Fitnessa eta proteinak

21/05/20190
foto-fitness-proteinas-1280x633.jpg

Aminoazido-kate luzeek eratutako konposatu organikoak dira proteinak. Funtsean, egiturazko eginkizun erregulatzaile guztiak betetzen dituzte; hala ere, batzuetan, energia lortzeko erabiltzen ditu organismoak.


Proteinak garrantzitsuak dira ariketa fisikoa eta fitnessa egiteko, arrazoi hauengatik:


  • Ariketa fisikoak proteina-eskariak areagotzen ditu, ariketa egin bitartean gehiago degradatzen direlako eta leheneratu bitartean biosintesi handiagoa egiten dugulako.
  • Beraz, ahalegina egiten dugunean kaltetzen diren muskulu-proteinak berritzeko behar ditugu.
  • Intentsitate handiko ariketa luzeen amaierako fasean, aminoazidoak energia-iturri garrantzitsu gisa erabiltzera irits gaitezke.

Kirol Nutrizioaren Nazioarteko Elkartearen jarrera-adierazpena

Kirolariei gaur egun gomendatzen zaien proteina-kopuruaren segurtasunaren eta eraginkortasunaren inguruan eztabaida dagoenez, jarrera-adierazpen bat argitaratu zuen Kirol Nutrizioaren Nazioarteko Elkarteak. Dokumentu hori oinarri hartuta, funtsezko zazpi ondorio helarazi nahi dizkizue Kirolklubek:




Entrenatzen baduzu, hartu proteina gehiago

Ikerketa ugarik babesten dutenez, aldizka fitness-entrenamendua egiten dutenek proteina gehiago behar dituzte dietan, pertsona sedentarioek baino.

Egokitzapena hobetzen dute

Norbanako aktiboek egunean 1,4-2,0 gramo proteina hartzeak, segurua izateaz gain, ariketaren ondoriozko egokitzapenak hobetu ere egin ditzake.




Proteinak ez dira kaltegarriak

Dietak mantenugai ugari badauzka eta orekatua bada, proteinak maila horretan hartzeak ez dio kalterik egiten giltzurrunen eginkizunari edo hezurren metabolismoari, pertsona osasuntsu eta aktiboetan.

Elikagaien edota elikadura-gehigarrien proteinak

Ahal dela, fisikoki aktiboak diren pertsonek askotariko dieta erregular batetik eskuratzen dituzte proteina-errekerimenduak, baina proteina-gehigarriak hartzea proteina-kopuru egokia eta kalitatekoa ziurtatzeko modu praktikoa izan daiteke atletentzat.






Askotariko proteina motak

Proteina-gehigarriak hartu ondoren hainbat mota eta kalitateko proteinak edukitzeak aminoazidoen bioegokitzapenari eragin diezaioke. Hortaz, oraindik orain sendo frogatu behar da proteina mota bat besteen gainetik gailentzeak leheneratzeko orduan edo entrenamendurako egokitzapenak egiten laguntzen duela.

Elikadura zaintzea ere fitnessa da

Proteina une egokian hartzea osagai garrantzitsua da entrenamendu-programa orokor batean; funtsezkoa da ondo leheneratzeko, eginkizun immunea egokia izateko eta gorputzeko gihar-masa hazteko eta mantentzeko.

Errendimendu hobea

Inguruabar jakinetan, aminoazido espezifikoak (hala nola, kate adarkatuko aminoazidoak (BCAA)) dauzkaten gehigarriek ariketako errendimendua eta ariketaren osteko leheneratzea hobetu dezakete.




Ondorioak

Laburbilduz, ariketa edo fitnessa egiten dutenek proteina gehiago behar dituzte dietan, pertsona sedentarioek baino. Hala ere, azpimarratu beharra dago pertsona bakoitzaren arabera eta pertsona horrek egiten duen kirolaren edo jardueraren arabera pertsonalizatu beharko litzatekeela dieta.