OSASUN FISIKO TEORIKO-PRAKTIKOARI BURUZKO DOAKO TAILERRAK
KIROLKLUBEKO BAZKIDE HORI, gonbida itzazu senideak eta lagunak OSASUN FISIKOARI buruzko jarduera espezializatuak ezagutu eta horietan parte hartzera. Azaroan, OSASUN FISIKOKO TAILERRAK (teorikoak nahiz praktikoak) DOAN.
Bizkarreko mina?
Besoetako eta hanketako mina?
Muskuluetako minen batek kirol-jardueraren bat egitea eragozten dizu?
Zure forma fisikoa hobetu beharrean zaude?
Haurdun zaude? Ama izan berri zara?
Medikuak ariketa fisikoa egitea agindu dizu eta ez dakizu zer egin?
Gaixotasun, patologia edo min kronikoren bat daukazu eta ariketa egin nahi duzu?
Zure egoerarako egokia den jarduera fisikoa egitea da tresna, eta, helburu orokorren artean, honako hau dago: lanak, jarrera txarrek, ohitura osasungaitzek edo, besterik gabe, egoera-aldaketa batek muskuluen eta eskeletoaren egituran eragindako karga murriztea edo konpentsatzea. Kirolklubek gorputzaren gaineko pertzepzioa eta jarrera hobetzen laguntzen dizu, mina arintzeko xedez, bizi-estilo aktibo eta osasungarria sustatuz.
DOAN
Mendizorrotzan
Aurretiko inskripzioa
Mendizorrotza(945 150 836) edo Gamarra (945 204 006)
Edukiera mugatua
BALDINTZAK:
- Doako tailerrak.
- Dagokion eguneko tailerrean emango da izena, ez jardueran.
- Izena emateko epea tailerra hasi baino ordu 1 lehenago itxiko da.
- Tailerrak bazkideei eta haien lagun eta senideei zuzenduta daude, udal-instalazioetan (Mendizorrotzako instalazioan) harpidetuta badaude.*
- Eskainitako tokiak bazkideekin eta haien lagun eta senideekin betetzen ez badira, leku libreekin beteko dira.**
- Tailer bakoitzean 50 toki egongo dira gehienez.
* Udal instalazioetara abonatuak ez diren pertsonak baldintzak kontsultatu.
** Bazkide bakoitzak bi pertsona gonbidatu ahalko ditu tailer bakoitzeko, eta itxarote-zerrendan inskribatu ahalko ditu beste batzuk.