HAURDUNENTZAKO ARIKETA FISIKOA ETA ERDIONDOA tailerra – Sasoian jartzen laguntzen dizugu
KIROLKLUBEKO BAZKIDE HORI, gonbida itzazu senideak eta lagunak OSASUN FISIKOARI buruzko jarduera espezializatuak ezagutu eta horietan parte hartzera. Azaroan, OSASUN FISIKOKO TAILERRAK (teorikoak nahiz praktikoak) DOAN.
Larunbat honetan, azaroak 16 10:00etan, HAURDUNENTZAKO JARDUERA FISIKOA ETA ERDIONDOA.
HAURDUNENTZAKO JARDUERA FISIKOA
Haurdunaldian ohikoak izaten diren ondoezak prebenitzen eta arintzen ditugu, gerrialdeko eta pelbiseko egonkortasuna indartuz. Horri begira, gorputzaren nahiz haurdunaldiaren gaineko kontzientzia areagotzen dugu, eta pelbisa prestatzen, bai erditzean mugikortasun handiagoa izateko, bai zoru pelbikoa landu eta abdomenaren barruko aparteko presioetatik babesteko. Halaber, gluteoak, hankak, besoak, bularra eta bizkarra indartzen ditugu, erditu ondoren hobeto suspertzeko.
Zergatik egin ariketa haurdunaldian?
- Bizkarreko minak murrizten laguntzen du.
- Abdomen-distentsioa eta hantura murrizten ditu.
- Haurdunaldiko diabetesa prebenitzen edo tratatzen lagundu dezake.
- Muskuluen tonua, indarra eta erresistentzia areagotzen ditu.
- Amaren forma fisikoari eusten dio, eta eguneroko jardueretan nekea murrizten.
- Aldartea hobetzen du.
- Hobeto lo egiten laguntzen du.
- Pisua kontrolatzen laguntzen du.
- Erditzearen prozesuei mesede egiten die.
Kontraindikazioak
Haurdunaldiko 12. astea baino lehen hobe ariketa hauek ez egitea. Nolanahi ere, medikuak haurdunentzako jarduera fisikoa egin dezakezula adierazi behar du.
Haurtxoarentzako hobekuntzak:
- Jarrera, mugimendua eta arnasketa-mekanismoa hobetzen ditu.
- Haurtxoaren garapen psikomotorrari laguntzen dio.
- Nerbioak heltzen laguntzen du.
- Haurtxoek hobeto erantzuten diete inguruko estimuluei.
- Profil emozionalak hobetzen ditu
ERDIONDOA
Badakigu ariketa fisikoa egiteak onura handiak ekartzen dizkiola osasunari, eta, bereziki, gorpuzkera eta forma fisikoa lehengoratzen lagunduko digu. Erditzearen banakako analisia egin ondoren, hainbat suspertze mota gomendatzen ditugu.
Zergatik egin ariketa erditu ondoren?
- Perineoko eta abdomeneko muskulatura indartzen du.
- Jarrera hobeak hartzen dira.
- Edonolako herniak (abdomenekoa, baginakoa…) prebenitzen ditu.
- Arnasketa-parametroak erregulatzen eta hobetzen ditu.
- Abdomenaren barruko faktoreak areagotzen eta erregulatzen ditu.
- Faktore baskularrak areagotzen eta erregulatzen ditu.
- Artikulazioetako eta muskuluetako lesioak prebenitzen ditu.
Kontraindikazioak
Erditzea naturala izan bada, ez da komeni ariketa hau 40 egun igaro aurretik egitea; zesarearen bidezko erditzea izan bada, ordea, ez da komeni 75 egun igaro aurretik egitea. Nolanahi ere, medikuaren edo espezialistaren baimena eduki behar da.
Gure monitorea, Marina, aurkezten dizu Haurdun eta erdiondo tailerra:
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.