BITONUA eta HIPORESIBO tailerra – Sasoian jartzen laguntzen dizugu
KIROLKLUBEKO BAZKIDE HORI, gonbida itzazu senideak eta lagunak OSASUN FISIKOARI buruzko jarduera espezializatuak ezagutu eta horietan parte hartzera. Azaroan, OSASUN FISIKOKO TAILERRAK (teorikoak nahiz praktikoak) DOAN.
Larunbat honetan, azaroak 23 10:00etan, BITONUA ETA HIPOPRESIBOAK.
BITONUA
Intentsitate aerobiko handiko ariketak eta indarra areagotzeko ariketak (hipopresibo espezializatuen teknikarekin) konbinatzen dituen jarduera bat da. Alderdi estetikoari dagokionez, abdomena lantzeko teknika honen onurak eta abdominal tradizionalek eskaintzen dizkigutenak ez dira ezberdinak, baina ariketa honekin barru-barrutik lantzen da abdomenaren muskulatura, abdomeneko muskulatura indartu eta gerriaren perimetroa murriztea lortzeko asmoz.
Zergatik egin bitonua?
- Forma fisikoa hobetzen du.
- Indarra irabazten da.
- Gaitasun aerobikoa hobetzen du.
Kontraindikazioak
Bihotzeko arazo larriak dauzkaten pertsonak. Halaber, unean-unean tentsio altua dutenei eta hipertentsioa dutenei ez zaie komeni, eta, haurdun egonez gero, inolaz ere ez da egin behar
HIPOPRESIBOAK
Jarrera-ariketen eta mugimendu erritmiko eta sekuentzialen multzo ordenatua da. Hainbat jarrera hartuz edo mugimendu jakin batzuk eginez egiten dira, ariketek eragina izatea errazten eta eragina bera azpimarratzen duten jarraibide zehatzak jarraituta.
Zergatik egin gimnasia abdominal hipopresiboa?
- Maila sakonean aktibatzen ditu zoru pelbikoko muskulatura eta abdomeneko muskulatura.
- Barruko organoak bere tokira itzularazten ditu.
- Gerrialdeko presioa murrizten du.
- Diafragma altxatzen du.
- Biriken gaitasuna areagotzen du, apnea luzatuekin.
- Gernu-ihesa, hemorroideak, idorreria, gasak… murrizten ditu.
- Bereziki, PROSTATARI on egiten dio.
- Abdomenaren perimetroa murrizten du.
- Jarreraren berreziketa hobetzen du.
- Muskuluen eta eskeletoaren sistema hobetzen du.
- Amei on egiten die erditu ostean.
Kontraindikazioak
Bihotzeko arazo larriak dauzkaten pertsonak. Halaber, unean-unean tentsio altua dutenei eta hipertentsioa dutenei ez zaie komeni, eta, haurdun egonez gero, inolaz ere ez da egin behar.
Gure irakasle Sonia aurkezten dizu larunbateko tailerra:
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.