Ekainaren 29an, SURVIVOR entrenamendu berria

23/05/20190
WEB_1488x736-1-1280x633.jpg

LASTERKETA

2019ko uztailak 6 – Gasteiz.
Distantziak: Human +6 km eta Hero +10 km.
Modalitateak: Elitekoa, adinkideen taldea eta herrikoia.

  • 25 oztopo baino, 10 km arteko zirkuitu batean.
  • Natura-parkeak, ibaiak, lokatza eta biziraupen-espiritu handia.
  • Historia, turismo-erakargarritasuna eta gastronomia berezia dauzkan hiria.
  • Musika, janari-furgonetak, animazioa eta ikuskizuna, % 100 survivor.

Survivor Gasteizen parte hartzeko, ondo loturiko zapatilak, motibazioa eta gozatzeko gogoa besterik ez duzu behar. Presta zaitez lokatzez zikintzeko, kideei edozein oztopotan laguntzeko, argazkirako irribarre egiteko eta amaierara arte eusteko. Metara iristeko sentsazioa paregabea da. Bizi ezazu gurekin!

Eman izena lasterketarako:

LASTERKETAKO izen-emateak



EKAINAK 29
PRESTA ZAITEZ SURVIVOR GASTEIZ LASTERKETARAKO, KIROLKLUB GAMARRAREKIN

Gamarrako parkea #SurvivorLurraldea izango da ekainaren 29an. Entrenamendu bereziko beste saio bat egingo dugu, Survivor Race Gasteiz gainditzera bideratua.

Zatoz entrenatzeko eta ondo pasatzeko gogoz dagoen jendea ezagutzera.

Entrenamendua egiteko, Kirolklub Gamarran itxarongo dizugu, 10:00etan. Presta zaitez, benetako survivor batek bezala egingo duzulako lan, eta gozatu.

Ez zaitez lotsatia izan! Zatoz gu ezagutzera, eta goza ezazu goiz desberdin batez, zu bezalako survivorrez inguratuta.

Oraindik ez duzu izena eman? Ez du axola, garaiz zabiltza.
Eman entrenamendurako izena hemen: https://survivor-race.com/entrenamientos-vitoria/


Kirolklub Gamarra

c/Barratxi 39A
01013
Vitoria-Gasteiz

Ekainak 29 – 10:00

Guztiontzat

Aforua bete arte. Gehienez 80 pertsona.