KONTRATAZIO-BALDINTZA OROKORRAK
Kontratua sinatu aurretiko informazioa
Webgune hau Urbaser S.A-rena da (IFK: A-79524054 ; zerga-egoitza: Camino de Hormigueras nº 171, 28031 Madril).
Kontratazio-baldintza Orokorrek Urbaser S.A.-ren eta erabiltzaile edo bezeroaren arteko urrutiko salmenta arautzen dute , legedian ezarritakoa betez, bereziki lege hauetan: 7/1998 Legean, apirilaren 13koa, Kontratazio-baldintza Orokorrei buruzkoa; 26/1984 Legean, uztailaren 19koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako; 1906/1999 Errege Dekretuan, 1999ko abenduaren 17koa, ohiko baldintzetan Telefono bidez edo Elektronikoki Kontratatzeari buruzkoa; 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoa; 7/1996 Legean, urtarrilaren 15ekoa, Txikizkako Merkataritza Antolatzekoa; eta 34/2002 Legean, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.
Urbaser S.A-k beretzat gordetzen du Baldintza Orokorretan egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa horiek website deiturikoen bidez egin daitezke, Zuzenbidean onargarria den edozein bideren bitartez, eta nahitaezkoa izango da haiek betetzea baldintzak webgunean argitaratuta dauden bitartean, etorkizunean aldaketa berriak egin arte.Alabaina, Urbaser S.A-k Kontratazio Baldintza Bereziak aplikatzeko eskubidea izango du, Baldintza Orokor hauei lehentasuna emanez, egokitzat jotzen duenean. Hala egin nahi izatekotan, denbora nahikoarekin eta modu egokian jakinarazi beharko ditu baldintza berezi horiek.
Webgunearen helburua Urbaser S.A.-ren produktuak jakitera ematea eta eskaintzea da; horrez gain, enpresaren buletinera harpidetu zaitezke, interesgarri suerta dakizkizukeen produktuei lotutako eskaintzak edo informatikaren arloko informazio orokorra jasotzeko.
Erabiltzaile edo bezeroek erabilera baldintzak eta kontratazio baldintza orokor hauek ezagutzen, ulertzen eta onartzen dituztela adierazi beharko dute.Horrez gain, adinez nagusi direla eta Urbaser S.A.-ren webgunean sartzeko eta webgunearen bitartez kontratatzeko gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun nahikoak dituztela ere aitortu behar dute.
Online erosteko, webgunean erregistratu behar da nahitaez.Horretarako, “Erabiltzaileen erregistroa” atalean sartu behar da.Sartzean, besteak beste, profila sortu edo aldatu eta egindako eskaeren historia ikusi ahal izango du erabiltzaileak.Pasahitza eta bezeroaren beste datu batzuk ere aldatu ahal izango ditu.
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz, Urbaser S.A.-k erabiltzaileei jakinarazten die beren datu pertsonalak (erregistroa eta erosketak egiteko emandakoak) enpresaren fitxategi batean gordeko direla erabiltzaileen eskaerei erantzun eta horiekin lotura duten bestelako ekintzak kudeatu ahal izateko.Halaber, Urbaser S.A.-k erabiltzaileei jakinarazten die datuak atzitzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabil ditzaketela enpresari idazkia helarazita.
Besterik adierazten ez den bitartean, zure datuetan aldaketarik egon ez dela ulertuko dugu. Aldaketarik balego, berehala jakinarazteko konpromisoa hartzen duzu, eta baimena izango dugu haiek erabiltzeko, bi alderdien arteko harremana fidelizatu ahal izateko.
Erosketa prozesuan zeure burua identifikatu beharko duzu, erabiltzaile-izena eta pasahitza emanda.Datuok pribatuak izango dira, ez publikoak.Zure ardura da bezero gisa erregistratzean emandako izena eta pasahitza babestea eta isilpean gordetzea, beste inori datu horiek eman gabe.
Webguneko eduki guztiak gaztelaniaz daude.
Etxean eskaera jasotzean, faktura edo eskaeraren kopia jasoko du erabiltzaileak.
Produktuen eskaintza bereziak eta iraunaldia
Prezio berezia duten produktuen kasuan, produktuaren ezaugarriak, prezioa eta eskaintza bereziaren indarraldia adierazi behar dira beti.
Indarrean dagoen legeria betez, Urbaser S.A.-k salgai dituen artikuluei eta horien ezaugarri eta prezioei buruzko informazioa ematen du.Hala ere, Urbaser S.A.-k beretzat gordetzen du webgunean eskaintzen diren produktuak kentzeko, ordezkatzeko edo aldatzeko eskubidea, webguneko edukiak aldatuta.Horrela, webgunean eskaintzen diren produktuek une horretan indarrean dauden Kontratazio Baldintza Orokorrak beteko dituzte.Horrez gain, enpresak edozein unetan kendu ahal izango ditu produktuak webgunetik, aurretik jakinarazi gabe.
Produktuen oinarrizko ezaugarriak
Webgunean ageri diren produktuen deskribapena, Urbaser S.A.-ren hornitzaileek emandako informazioaren arabera idatziko dira. Produktuen argazkiak edo bideoak eta Urbaser S.A.-ren webgunean ageri diren izen komertzial, marka eta ikur adierazgarri guztiak salgai dauden objektu/produktuei dagozkie, haien gainean ematen den informazioa egiazkoa eta ahal bezain zehatza izan dadin; alabaina, erabiltzaileak kontuan izan behar du ez dela guztiz zehatza.
Salgai dauden produktu guztiei kalitate kontrol zorrotzak aplikatu dizkie fabrikatzaileak, eta Europar Batasuneko araudi guztiak betetzen dituzte.
Prezioak
Produktu guztien prezioa eurotan dago eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) dute barne.Beste edozein zerga aplikatu behar bazaio, adierazi egingo da.
Produktua entregatzea
Produktua egoera onean entregatuko dugu Bezeroak eskabidean adierazitako helbidean.Entrega optimizatze aldera, ohiko lanorduetan entregatzea ahalbidetzen duen helbide bat ematea eskatzen diogu Bezeroari.
Bezeroak eskabidean emandako helbidea gaizki badago edo daturen bat falta bada eta ondorioz arazoak badaude entrega egiteko, ez dugu inolako erantzukizunik hartuko gure gain.
Erositako produktuak adierazitako helbidean eta adostutako epean entregatuko zaizkio pertsona/enpresari.
Eskuragarri ez dagoen herrialde batetik produkturen bat erosi nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan info@kirolklub.com helbidean. Ahal bezain laster bidaliko dizkizugu jarraibideak.
Eskaera onartzean eta ordaintzean, bidalketa modua eta horren gastuak onartzen dira.
Posta-kutxetan ez dira eskaerak entregatuko.
Arazo edo zalantzaren bat badugu, eman zenizkigun datuak erabiliko ditugu zurekin harremanetan jartzeko.
Entrega egiteko epea
Gehienez ere, 48 lanorduko epean entregatuko dira eskaera nazionalak, eskaera enpresatik irteten den unetik aurrera zenbatzen hasita.16:00ak baino beranduago egiten diren eskaerak hurrengo egunean izapidetuko dira.
Epe hauek batez bestekoak dira, beraz, gutxi gorabeherakoak baino ez dira.Hortaz, logistika arrazoiengatik edo ezinbestean baliteke epe horiek aldatzea.Entrega berandu egingo bada, bezeroari jakinaraziko zaio berehala.
Entrega burutu dela ulertuko da enpresa garraiolariak Bezeroari produktua entregatu dionean, eta hala egiaztatuko da enpresa garraiolariak erabiltzen duen kontrol sistemaren bidez.
Ordaintzeko moduak
Bezeroak konpromisoa hartzen du eskaera egiten duen unean hura ordaintzeko.Kreditu-txartel bidez edo PAYPAL bidez ordaintzeko aukerara heltzen denean, ordainketa-pasabide horren bitartez edo zuzenean kreditu- nahiz zordunketa-txartelarekin egin dezake ordainketa.Webgunean produktu bakoitzak duen hasierako prezioari bidalketa-gastuak gehitu behar zaizkio, hala badagokio.Bidalketa-gastu horiek Bezeroari jakinaraziko zaizkio eskaera formalizatu baino lehen.
Bezeroak eskaerari dagokion zenbatekoa ordaindu behar du kreditu- nahiz zordunketa-txartela erabiliz (Visa, Mastercard, American Express, Visa Electrón edo antzekoak), Servired sistema zein PayPal bidez (%3,5eko errekarguarekin) edo banku-transferentzia eginez.
Bezeroak erosketa egiteko erabiltzen duen txartelean erruz edo iruzurrez egiten zaizkion karguen berri eman behar digu, info@kirolklub.com helbidera mezua bidalita; eta ahalik eta lasterren egin behar du, arazoa konpontzeko izapideak egin ahal izateko.
Segurtasuna
Sektorean dauden segurtasun neurririk zorrotzenak ditugu.Horrez gain, ordainketa prozesua zerbitzari seguru baten bidez egiten da, SSL (Secure Socket Layer) protokoloa erabiltzen duena.Zerbitzari seguruak konexio bat ezartzen du, informazioa kodetuta transmititu dadin, 128 bit-eko algoritmoen bitartez; horrela, Bezeroaren eta Webgunearen ordenagailuan bakarrik irakur daiteke informazioa.
Datuak ematean, bankuak zure kreditu-txartela baliozkotu eta zenbatekoa kobratuko du.Une horretan eskaera gauzatuko da, eta bidalketa prozesuari hasiera emango zaio.
Atzera egiteko eta erreklamazioa aurkezteko eskubidea
Produktua jaso ondoren, erosleak 7 egun balioduneko epea du atzera egiteko, inolako zigorrik gabe eta arrazoiak azaldu gabe.Horrez gain, Bezeroak paketea egoera onean dagoela egiaztatu behar du garraiolariak hura entregatzen dionean, eta bilgarriarekin arazoren bat badago, entregatzeko albaranean adierazi beharko da.Beranduago produktua aztertzean Bezeroak kolpeak edo hausturak ikusten baditu, norbaitek ireki duela uste badu edo produktuak edozein motatako kalteak dituela ikusten badu, ahal bezain laster jakinarazi beharko du, gehienez ere 7 egun balioduneko epean (entrega egunetik aurrera).
Erosketan atzera egiteko eskubidea erabili ahal izateko, eduki guztiak egoera onean eta jatorrizko bilgarrietan itzuli behar ditu Bezeroak (zelofana ere bai, halakorik balego); igorlearen helbidera bidali beharko du, egoera onean, berriz saldu ahal izateko.Garraio-kostuak bezeroak ordainduko ditu; Urbaser S.A.-k itzulitako produktuari dagokion zenbateko itzuliko dio soilik.
Bezeroak erosketan atzera egiteko eskubidea erabili nahi badu, idatziz jakinarazi behar du, helbide elektroniko honetara mezua bidalita: info@kirolklub.com
Eskatutako produktua okerra edo akastuna bada, bezeroak hura jaso eta gehienez ere 7 egun naturaleko epean jakinarazi beharko du, helbide elektroniko honetara mezua bidalita: info@kirolklub.com
Produktu oker edo akastun hori itzultzeko epea 2 egun naturalekoa da, eskaera entregatzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.Salgaiak jaso eta behar bezala aztertzen ditugunean, Urbaser S.A.-k produktua aldatzea onartuko du. Kasu horretan, Urbaser S.A.-k ordainduko ditu gastuak, bai salgaiak jasotzearenak bai bidalketarenak, bezeroari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik gertatu dela ulertuko da eta.
Produktu berbera stockean ez badago, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio bezeroari (bidalketa-gastuak barne), hark ordainketa egiteko erabili zuen modu berbera erabiliz.
Jurisdikzioa
Urbaser S.A.-k egokitzat jotzen dituen akzio zibilak zein penalak egikaritu ahal izango ditu bere webgunea eta horretan dauden edukiak behar ez bezala erabiltzen badira, bai eta baldintza hauek betetzen ez badira ere.
Erabiltzailearen eta zerbitzua ematen duen enpresaren arteko harremana estatu espainiarren indarrean dagoen eta aplikagarria den legeriak arautuko du.Eztabaidarik sortzen bada, alderdiek arbitrajearen mende jar dezakete arazoa, edota jurisdikzio arruntaren aurrean egikaritu dezakete, jurisdikzio eta lehiakortasuneko arauak betez. Urbaser S.A.-ren egoitza soziala: Camino de Hormigueras nº 171, 28031 Madril.