Espazio sentsoriala
Gure helburua, bezeroei zerbitzu ugari eta anitz eskaintzea da, edertasunaren eta ongizatearen arloko ekipamendurik berrienekin.
Wellness gunean, alegia, erlaxazioari, edertasunari eta osasunari eskainitako espazioan, estetika, fisioterapia, nutrizioa eta dietetika uztartzen dituen kontzeptu berri batean sinesten dugu.
Estetika eta fisioterapia zentroaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:10 – 21:30 / Larunbatetan: galdeguzu
Ongizatea
Erlaxatzeko espazioa, sauna, bainu turkiarra, dutxak (ontzia, tropikala eta sektorekakoa), izotz-iturria eta kromoterapiarekin lasaitzeko gunea dituen zirkuituarekin.
Fisioterapiak prebenitzeko eta sendatzeko balio du.»Ariketa terapeutikoen eta agente fisikoen (ura, argia, hotza, beroa, elektroterapia…) bitartez tratatzeko artea eta zientzia.Horrez gain, proba diagnostikoak eta eskuzkoak biltzen ditu, erasana, gaitasun funtzionala, mugimenduaren kalitatea eta bilakaera ikusi ahal izateko».
Gure fisioterapeutaren tresna nagusia eskua da. Horren laguntzaz, mobilizazioak, luzapenak, puntu minberen tratamenduak, neurodinamia, masajeak, hesgailu funtzionalak eta neuromuskularrak (kinesiotaping) gauzatzen ditu, besteak beste; gainera, osteopatiako eta jarrera zuzentzeko teknikak ere bere lan-tresnen artean daude.
Osteopatia kontzeptu terapeutikoa da, gehienbat eskuak erabiliz gorputzeko sistemek ahalik eta hobekien funtziona dezatela lortzea helburu duena. Horrela, organismoa bera bakarrik erregulatuko da, eta modu automatiko eta erosoan funtzionatuko du.
Helburu horrekin eskuak erabiltzen ditu, organismoaren funtzionamendu naturala normalizatzeko, egonkortzeko eta estimulatzeko. Galdutako mugikortasuna eta harmonia berreskuratzen laguntzen du maila fluidikoan, mekanikoan eta neurologikoan
Nutrizio coaching-a.
Nutrizio-plan pertsonalizatu eta orekatuak.
Horario Centro de estética y fisioterapia:
De lunes a viernes: 8:10 – 21:30 / sábados, consúltanos