Zergatik egin indoor ziklismoa?

15/05/20190
WEB_blog-ciclo-1280x633.jpg

Egin ezazu ziklismoa Kirolklubek Gasteizen dauzkan gimnasioetan, indoor ziklismoko eskoletan, musikaren erritmora eta taldean, eta sentitu tropelaren emozioa. Intentsitate altuko jarduera honekin, azkar galduko duzu gorputzeko koipea.



Erabil itzazu balazta-sistema magnetiko berria eta eskulekuan ordenagailua dauzkaten bizikletak. Balazta-sistema magnetikoarekin, leunago eragiten zaie pedalei, pixkanaka eta zaratik atera gabe, eta bizikletaren gaineko sentipenak hobetzen ditu horrek. Ordenagailu-kontsolak, berriz, berehala erakusten ditu zure bilakaera modu objektiboan ebaluatu ahal izateko datuak.


Indoor ziklismoa taldean egiten da. Jarduera horretarako egokituta dagoen bizikleta baten gainean egiten da, eta, bertan egiten diren ariketekin, jarduera kardiobaskularra egiten da. Gasteizko Kirolklubeko jarduera aerobikoen aukera zabalaren barruan dago sartuta indoor ziklismoa, eta, eskoletan, ikasleak ia egunero igo daitezke bizikletara, ez baita beste kirol batzuk bezain sakrifikatua.


Kirolklubeko indoor ziklismoaren onurak

Kirolklubeko indoor ziklismoaren entrenamenduek onura ugari dauzkate hala osasun fisikorako, nola osasun mentalerako; adibidez, hauek:




45 minutuko indoor ziklismoaren saio batek 500 eta 800 kilokaloria kontsumitzen laguntzen dizu, eta energia-gastu ona da hori.

Are gehiago, beheko trena bakarrik aktibatzen ari garela jakinik. Izan ere, % 60ra mugatzen dugu gimnasioko lana. Luzera begira, gorputz-adar guztiekin lan eginez, metabolismo basala areagotzen dugu, eta, horrela, organismoak gehiago kontsumitzen du geldirik dagoenean, ariketa egiten hasteko erabaki zuhurra hartu aurretik baino.




Muskulu-taldeak indartzen dira

Indoor ziklismoak gorputzaren beheko trena lantzen du batez ere; hau da, hankak eta ipurmasailak. Alabaina, goiko treneko muskuluak ere tartekatzen ditu, bigarren mailako muskulu gisa edo ahalegin txikiagoarekin; izan ere, azken batean, gorputza muskulu-katea da, eta funtsezkoa da muskuluek elkarrekin lan egin dezatela lortzea, mugimendu seguru eta eraginkorra eduki nahi badugu.






Indoor ziklismoari esker, bihotza indartzen da, eta askok lortu dute geldirik daudela taupadak murriztea.

Kirolariek taupada gutxi izan ohi dute geldirik daudela. Indoor ziklismoak erresistentzia kardiobaskularra handitzen du: indar gehiago duzula eta gutxiago nekatzen zarela nabarituko duzu. Halaber, ona da estresa askatzeko. Arrazoi bera tarteko, arteria koronarioen kalibrea handitzen du, sistema kardiobaskularreko arazo askoren eragileak izaki horiek, eta, horrela, odola garraiatu eta itzularazteko orduan eraginkorragoa izaten laguntzen zaio bihotzari, baita tentsio arteriala murrizten lagundu ere. Hortaz, organismo guztiari egiten zaio mesede.




Eta gainera, disfruta dezakezu gure jarduera berezia Visual Cycling. Hemen ikusi dezakezue nola bizi den jarduera honetan: