Zergatik egin zunba, gimnasioak aspertzen zaituenean?
Pertsona bakoitza mundu bat da, eta gimnasioan ariketak gure kontura egitea aspergarri gerta daiteke. Zure kasua hori bada, zunbako eskola gidatuak probatu beharko zenituzke. Eskola hauetan, dantzen bidez egiten dira ariketa aerobikoak, musika latinoarekin lagunduta (saltsa, merengea, reggaetoia, sanba eta cumbia, adibidez). Zunbako eskoletara etorrita, erresistentzia fisikoa areagotzeko, koipea erretzeko eta muskuluak indartzeko ariketak egingo ditugu, modu ez-monotonoan.
Zunba: gimnasioko asperdurarako irtenbidea
Lehen aipatu dugun moduan, gimnasioko makinetan ariketak egiten aspertzen den horietakoa bazara, zunbako eskolak dira zure irtenbidea. Bertaratzen direnak dibertitzeko daude diseinatuta eskolak. Eta, ariketa eginez dibertitzen bagara, gure xedeak betetzeko aukera gehiago daude. Horrela, emaitzak ikusiko ditugu, eta, beraz, gimnasiora joaten jarraitzeko motibatuta sentituko gara. Are, lanegun luze baten ostean ere, edo lanean hasi aurretik, zunbara joateko gogoa izango dugu.
Nabarmendu beharra dago zunbaren oinarria dantza izan arren ez duzula zertan aditua izan pausoak jarraitu ahal izateko. Entrenamendu mota hau askotariko adin, genero, gaitasun eta premia fisikoetara zuzenduta dago. Berdin du zein adin duzun: berdin-berdin jarraitu ahalko duzu eskola, eta gozatu.
Gainera, zunbara etorrita, pertsona berriak ezagutu eta lagun berriak egin ahalko dituzu. Begirale batek irakatsiko dizkizue koreografiak taldean; hortaz, sozializazioa ziurra da.
Zunbako eskolen onurak
Dantza kirol mota bat da, eta osasunerako hamaika onura ditu. Onura fisikoez gain, ongizate psikologikoa ere emango digu zunbak. Ondoren, zunba gimnasioko beste edozein aukera bezain eraginkorra zergatik den azalduko dugu.
Sistema kardiobaskularra indartzen du
Edozein dantzarekin egiten ditugu ariketa kardiobaskularrak. Zunban dantzatuz, mugimenduan jarriko ditugu bihotza, birikak eta, oro har, zirkulazio-sistema osoa. Ondorioz, sistema kardiobaskularra hobetuko dugu, eta, horrekin, kolesterol- eta glukosa-mailak murriztuko ditugu, besteren artean. Gainera, erresistentzia ere areagotuko zaigu, eta egunerokotasunean energia gehiago edukitzen lagunduko digu horrek.
Grasa deuseztatzen du
Zunbako dantzak gure erritmo kardiakoa ohikoaren gainetik areagotzera bideratuta daude. Hori dela-eta, kaloria- eta koipe-kopuru handia erreko dugu saio bakoitzean. Eta, jarraitutasunaren gakoa gaineratuz gero, epe laburrean ikusiko ditugu emaitza ikusgarriak. Are, jarduera hau ohikotasunez egiten badugu, arrastoan sartuta eduki ahalko ditugu gainpisua eta obesitatea, besteak beste.
Muskuluak suspertzen ditu
Dantzatzen dugunean, musikaren erritmora egiten ditugu ariketa aerobikoak. Mugimendu horiek eginez, muskuluak (ipurmasailak, hankak, abdomena eta besoak) indartzen eta suspertzen ariko gara.
Hau da, koipea erretzeaz gain, gorputza tonifikatu eta modelatzen lagunduko digu zunbak.
Azido laktikoa murrizten du
Batzuetan, hainbat ariketa egin ondoren, erredura moduko bat senti dezakegu muskuluetan. Hori ez da zunbarekin gertatuko, kirol hau egiteak azido laktikoen ekoizpena gutxitzen baitu eta, beraz, ez baitira zure muskuluetan pilatuko.
Estresa askatzen du
Zunba egiten dugunean, endorfinak jariatzen ditugu; hau da, zoriontasunaren hormonak. Horrek umore oneko jarriko gaitu, baina baita erlaxatu ere, ariketa kardiobaskularra egiteagatik. Halaber, gure buruaren gainean dugun irudia hobetuko da, eta, horrekin, baita gure autoestimua ere.
Dibertigarria bezain eraginkorra den ariketa aerobiko baten bila bazabiltza, zatoz Kirolklubera, eta probatu gure zunbako eskolak. Hainbat ordutan ematen ditugu eskolak: eman begiratu bat, eta aurkitu zure ordutegira hobekien egokitzen den eskola.
Hemen uzten dizuegu adibide bat: