Gasteizko Kirolklub gimnasioetan Indoor Ziklo Birtualeko eskolak ematen ditugu. Parte-hartzaileek indoor zikloa edo “spinning” (bigarren izen hori ezagunagoa da) praktikatu ahal izango dute, desberdintasun batekin:Entrenatzaileek bideo baten bidez emango dituzte jarraibideak, une bakoitzean aplikatu beharreko ariketa adieraziz.
 
Indoor Ziklo Birtualak ospe handia lortu du eta modan dago.Modalitate honek ezin hobeto konbinatzen ditu teknologia berrien modernizazioa eta gimnasia edo fitness-a.
Gehienbat, gela batean ariketa-bizikletan ibiltzean datza jarduera hau.Hortaz, metodoa desberdina izan arren (bideoak erabiltzen dituelako), ohiko indoor ziklo baten onura berdinak ditu modalitate honek.
Modalitate honek osasun kardiobaskularra hobetzea du helburu, eskolak luze samarrak baitira (30 eta 50 minutu bitartean), eta erritmoa etengabe aldatzen baita, gorputza guztiz nekatu dadin.
Gasteizko Kirolklubeko Indoor Ziklo Birtualaren onurak
1- Osasun kardiobaskularra hobetzen du
Esan dugun bezala, osasun kardiobaskularra eta, ondorioz, oro har gaitasun fisikoa hobetzea da entrenamendu honen helburua.
2- Hanken eta beheko gorputz-erdiaren indarra areagotu eta muskulatura garatzen laguntzen du
Beheko gorputz-erdia indartzeko modurik onenetakoa da txirrindularitza, batez ere hankak.Pedalei eragiteko, hankek etengabe indarra egin behar dute, beraz, muskuluak aldi oro lantzen dira.Horrela, hankak sendotu egiten dira.
Horrez gain, jarduera hau ezin hobea da belaunetako arazoak dituztenentzako edo duela gutxi lesioren bat izan dutenentzako.Izan ere, ez da talkarik egiten lurraren kontra, korrika egitean gertatzen den bezala.
3- Eskola interaktiboak multimedia edukien bidez
Bideoak esperientzia berria dira parte-hartzaileentzako, izan ere, ariketa fisikoa alaitzeko prestatu dira, eta horren arabera ezarri da erritmoa baita ere.
Gasteizko Kirolklub gimnasioetan jarduera eskaintza zabala dugu, adibidez, Indoor Ziklo Birtuala.Bota egiezu begirada bat eta hautatu gurekin egin nahi duzun jarduera. Dei iezaguzu!