Ziklismoa taldeka eta musikaren erritmoan Gasteizko Kirolklub gimnasioetako Indoor Ziklo eskoletan, pelotoiaren emozioa bizitzeko.Bizitasun handiko jarduera honekin oso azkar murriztuko duzu gorputzeko gantza.

Erabili balazta sistema magnetiko berria eta eskulekuan ordenagailua duten bizikletak.Balazta sistema berriari esker, errazago emango diezu pedalei, modu progresiboan eta zaratarik gabe. Hortaz, sentsazio hobea izango duzu bizikletan eserita zaudenean.Ordenagailuaren kontsolan berehala ageri dira datuak, zure bilakaera modu objektiboak ebaluatu ahal izan dezazun.




&nbsp

Indoor Zikloa taldeka  egiten den kirola da.Jarduera honetarako egokituta dagoen bizikleta erabiltzen da, eta egiten diren ariketekin sistema kardiobaskularra lantzen da.Indoor Zikloa, Gasteizko Kirolklubek eskaintzen dituen jarduera aerobiko ugarietako bat da. Gure eskoletan, ikasleak ia-ia egunero igo daitezke bizikletara, ez baita beste kirol batzuk bezain neketsua.

Kirolklubeko Indoor Zikloko entrenamenduen onurak

 Kirolklubeko Indoor Zikloko entrenamenduak oso onuragarriak dira osasun fisiko eta mentalerako:

1- 45 minutuko Indoor ziklo saio batean 500etik 800ra kilokaloria bitartean erre daitezke,

eta hori ez da gutxi.Batez ere kontuan hartzen badugu beheko gorputz-erdia baino ez dela erabiltzen. Horrela, %60ra muga daiteke gimnasioko lana.Epe luzera, goiko gorputz-adarrekin lan hori egitean, oinarrizko metabolismoa hobetuko da eta ondorioz gure organismoak ariketa hau egiten hasi aurretik baino gehiago kontsumituko du atseden-egoeran dagoenean.

2- Muskulu-multzoak sendotzea

Indoor zikloan beheko gorputz-erdia lantzen da batez ere, hau da, hankak eta ipurmasailak, baina goiko gorputz-erdiko muskulu batzuk ere erabiltzen dira neurri txikiago batean; azken finean, gorputza muskulu-kate bat da, eta muskulu guztiek elkarrekin lan egin behar dute mugimendu seguru eta eraginkorrak lortzeko.

3-  Indoor Zikloarekin bihotza sendotzen da, eta pertsona askok taupada-kopurua murriztu dute atseden-egoeran daudenean.

Kirolariek taupada gutxi izan ohi dute atseden-egoeran daudenean.Indoor Zikloak erresistentzia kardiobaskularra hobetzen laguntzen du: indar gehiago duzula eta gutxiago nekatzen zarela nabarituko duzu. Eta ezin hobea da baita ere estresa askatzeko.Horrexegatik hain zuzen, sistema kardiobaskularreko arazo askoren eragileak diren arteria koronarioen kalibrea handitzen du, bihotzak modu eraginkorragoan garraiatu eta itzuliko du odola, eta presio arteriala murriztuko da. Beraz, organismo osoari egiten dio mesede.

&nbsp