WEB_1488x736-1280x633.jpg

Pilates burua eta gorputza entrenatzeko metodo bat da. Gimnasiaren eta yogaren arteko nahasketa izaki, giharrak tonifikatzea lortzen da, oreka, elastikotasuna eta indarra areagotzearekin batera. Pilatesen teknikan, arnasketaren kontrola ere sartzen da; are, metodo honen oinarrizko zutabeetako bat da. Baina, nondik dator izen ezagun hori? Eta zein onura ematen dizkigu ariketa horrek? Jarraitu irakurtzen, gehiago jakiteko.


Joseph Hubertus Pilates


Sortzailearen izenak eman dio izena metodoari: Joseph Hubertus Pilates. Gizon hori Alemanian jaio zen, 1883an, ongizate fisikoaren eremua lantzen zuen familia batean. Alde batetik, aita gimnasta zuen, eta, bestetik, ama naturopatian aritzen zen. Medikuntza mota alternatiboa da azken hori, eta gorputza suspertzean oinarritzen da, azkenik bakarrik senda dadin.

Pilatesek haurtzarotik izan zituen osasun-arazo latzak: errakitismoa, sukar erreumatikoak eta asma. Gaixotasun horien ondorioz, muskulatura ahula zuen, eta giltzadurako ankilosia ekarri zion horrek (mugitzeko ezintasuna edo urritasuna).

Giltzadurako ankilosiak sorrarazten zizkion minak arintzeko, ariketak egiten hasi zen. Alabaina, ez zen horiek egitera mugatu, gorputzak ematen zituen erantzunekiko jakin-mina ere baitzuen. Hainbat diziplina ikasi zituen; hala nola, tai jia, yoga eta kulturismoa. Gainera, osabak anatomiari buruzko liburu bat oparitu zion, eta horretaz baliatu zen, giza gorputzaz eta arnasketa kontrolatzearen garrantziaz sakon jabetzeko.

Azkenik, Pilatesek kirolari esker lortu zuen nerabezaroko mugimendu-arazoetatik libratzea. 30 urte zituela, Ingalaterrara mugitu zen, eta urte batzuez bizi izan zen han, Lehen Mundu Gerran parte hartu aurretik. Gatazka belikoan, ospitale bateko andazaina izan zen hiru urtez. Esaten denez, saioak antolatzen zituen presoekin, beren forma fisikoa hobetu zezaten.

Zeinbat urte igaro ondoren, 1926an, New Yorkera joan zen bizitzera. Han, Calara Zeuner-ekin ezkondu zen, eta gimnasio bat ireki zuten elkarrekin. Dantza- eta arte-estudio batekin partekatzen zuten tokia. Gimnasioan, «kontrologia» izenarekin ematen zen gaur egun Pilates deritzogun diziplina.


Zer da Pilates?



Luzaketa kontrolatuetan oinarritzen da Pilates metodoa (batez ere, abdomenak kontrolatzen ditu luzaketak), gure gorputza berrezteko. Koltxoneta baten gainean edo hainbat gailu erabiliz egiten den mugimendu-sorta bat dauka. Pilates egiten dugunean, abdomena, gerrialdea, gluteoak eta izterrak lantzen ditugu gehienbat. Kontua ez da ariketa berbera askotan errepikatzea: mugimendu zehatz jakinak dauzka. Horregatik sartzen da adimena Pilates egitean.



Pilatesen onurak

Ariketa fisikoa egiteko metodo honek onura ugari ekartzen dizkie gure osasunari eta ongizateari. Pilatesen bidez, malgutasuna, oreka eta indarra areagotzea lortzen da. Hori dela-eta, forma fisikoari eutsi nahi diotenentzat nahiz errehabilitazioan daudenentzat da komenigarria. Gainera, Pilates egiteak metabolismoa handitzen laguntzen digu, zirkulazio-eginkizuna eta arnasketaren kontrola sustatzen ditu, eta muskuluen tonua eta hezurren dentsitatea hobetzen ditu. Halaber, estresari aurre egiteko aliatu aparta da, gorputza eta adimena elkarlotzen baititugu ariketa horiek eginez. Ondorioz, kontzentrazioa hobetzen eta goputzaren gaineko kontzientzia handiagoa edukitzen laguntzen digu.

Pilates egin nahi baduzu eta horren onura ugariak egiaztatu, zatoz Kirolklubera. Gasteizen gaude, eta Mendizorrotzan eta Gamarran aurkituko dituzu gure bi gimnasioak.