Gasteizko Kirolklub gimnasioetan eskaintzen diren erditu ondorengo jarduerei esker, gorpuzkera bizkor berreskuratuko duzu, bai barrutik bai kanpotik.

Erditu ondoren, pelbis-zorua indargabetu egiten da. Jarduera honek eskaintzen duen teknika hipopresiboarekin, pelbis-zoruaren eta sabelaldeko indarra berreskuratuko duzu.

Saihestu duela gutxi erditu ondorengo ondorioak edo aurreko erditze baten ondoren gaizki sendatzearenak, edo saiatu haurdun geratzeko asmoa baduzu.


Martes

  • Post-Parto

    -

Jueves

  • Post-Parto

    -

Lunes

Martes

Miércoles

Jueves

Viernes

Sábado

Domingo


Aholkularitza





&nbsp

Kirolkluben badakigu erditu ondorengo ariketak oso garrantzitsuak direla emakumearen gorputzarentzako, haurra jaio ondoren organoak bere tokira bueltatzen baitira eta ariketa fisikoak egitea oso lagungarria izan baitaiteke fisikoki suspertzeko.Haurdunaldian, sabelaldeak toki pribilegiatua du emakumearen gorputzean, bertan baitago haurra.Erditzean, bat-batean aldaketa izugarria bizi du gorputzak, eta zaila suertatzen da aurreko gorputzarekin berriz elkartzea.


Erditu ondoren eta edoskitzaroan uzkurdurak egoten dira, eta organoak beren jatorrizko lekura bueltatzen dira. Hala ere, gorputza ez da zehatz-mehatz lehen zen bezalakoa izango.

Kirolkluben badakigu aldaketa fisiko eta estetiko hauek emakumearen autoestimuan eta berarengan duen konfiantzan eragin dezaketela. Hori dela eta, gurekin lan egitera animatzen zaitugu, jarrera egokia, pelbis-zorua, sabelaldea eta oreka emozionala suspertzeko.

Gasteizko Kirolklub gimnasioetan eskaintzen ditugun erditu ondorengo ariketen onurak

Erditu ondorengo ariketek gernu-ihesa kontrolatzen laguntzen dute

Emakume askok dute gernu-ihesa, batez ere haurdunaldiaren, erditzearen eta nahasmendu hormonalen ondorioz.Gasteizko Kirolklub gimnasioetan eskaintzen ditugun erditu ondorengo ariketak oso lagungarriak dira egoera horri aurre egiteko.

Erditu ondorengo ariketek pelbis-zorua hobetzen dute

Pelbis-zorua, pelbisaren barrunbearen behealdean dauden muskulu-egituren, hodien eta nerbioen multzoa da.Haien eginkizuna oso garrantzitsua da pelbiseko erraiak mantentzeko eta gernua eusteko, eta sexu-jardueran ondorioak egon daitezke erditu ostean.

Gasteizko Kirolklub gimnasioetan eskaintzen ditugun erditu ondorengo ariketek arazoak prebenitzen laguntzen dute, adibidez, gernu-ihesa, pelbis barrunbeko erraiak erortzea (maskuria, umetokia, ondestea) edo sexu-harremanak izatean mina sentitzea.Edozein modutan erditu dutela ere, emakumeek gehiegizko esfortzua egiten dute haurdunaldian eta erditzean.

&nbsp