Yoga, bizi-estilo gisa
Sarritan, noizean behin egiten den kiroltzat edo diziplina fisikotzat hartzen dugu yoga. Hala ere, sinesmen hori egon arren, yoga askoz ere harago doa: gure izate osoa biltzen duen bizi-filosofia da. Diziplina fisiko nahiz mental honek gure adimenaren bibrazioa aldarazteko boterea dauka, ingurunearen gainean dugun pertzepzioa ere aldaraziz. Yogari esker, nahi duzun bizi-estiloa edukitzea lortuko duzu, eta, era berean, zure gorputzaren eta premien erabateko kontzientzia hartuko duzu.
Yoga, bizitzeko bidea
Aldaketa orok du prozesu bat, eta, naturan gertatzen diren aldaketa guztiek bezalaxe, prozesu honek ere denbora bat behar du ezartzeko eta heltzeko. Horregatik, erabakiak hartu eta bide berriei ekin aurretik, ondo hausnartu behar dira aukerak, eta gehien komeni zaiguna hautatzen saiatu. Hasteko, garrantzitsua da zer-nolako bizi-estiloa eduki nahi dugun eta, hori lortze aldera, gure gaur egungo bizimodutik zer aldatu behar dugun jakitea. Hori dela-eta, zer aldatu nahi duzun dakizunean, ezinbestekoa da bizi-estilo berri horretarako bidean bidelagun izango dituzun askotariko teknika posibleak ikertzea.
Yoga jarduera fisiko, mental eta espirituala da, eta Indian dauka jatorria. Yoga hitzak «adimenaren eta gorputzaren, ikusgarri denaren eta ikusezin denaren, kontzientziaren eta Jainkoaren arteko lotura» esan nahi du. Gainera, onura ugari ekartzen dizkio hala ongizate emozionalari, nola osasunari; beraz, bizi-estilo berriranzko bideari ekiteko, yoga da aukera onenetako bat.
Zertan lagundu diezaguke yogak?
Gorputza nahiz adimena hobetzeko gai da yoga. Horri esker, orekari eta bakeari eustea lortuko duzu, gorputzaren osasun orokorra indartu bitartean. Harmonia da yogaren oinarri garrantzitsuenetariko bat, eta, bizi-estilo osasungarri bateranzko bilaketari ekin aurretik, harmonia eta oreka lantzea izaten da beti abiapuntua. Jarraian, yoga aldizka egiteak zure bizi-estiloa hobetzen nola lagundu diezazukeen azalduko dizugu
Gorputzaren funtzionamendua eta irudia hobetzen ditu
Yoga eginez, giharrak, jarrera eta itxura hobetuko dituzu, bai eta forma fisiko orokorra hobetu ere. Diziplina honekin, hainbat hobekuntza nabarituko dituzu gorputzean: arnasketa hobetuko duzu, immunologia-sistema indartuko duzu, malgutasuna areagotuko duzu, eta oreka hobetuko; giharrak eta hezurrak indartuko dituzu, eta nerbio-sistema orekatzea lortuko duzu.
Ohitura osasungarriagoetarantz eta pisu-galerarantz bideratzen du motibazioa
Diziplina honek gorputzari gehiago entzuten eta gorputzaren gaineko kontzientzia handitzen laguntzen du. Horrela, hobeto uler ditzakegu bai gorputza, bai gorputzaren nahi eta premiak, eta elikadura-nahasmenduak kontrolatu eta murriztu ditzakegu. Yogarekin, kanpo-itxura aldatuko duzu, barrualdean eta ongizatean zentratuta, hain zuzen ere.
Depresioaren aurkako antidotoa
Yogak aldartea hobetzeko gaitasun harrigarria dauka, bai eta estresari aurre egiteko gaitasuna areagotzekoa ere. Gainera, Hatha Yogako jarrerek eta osanek emozio negatiboak mugitzen eta horiek gorputzetik ateratzen lagunduko dizute. Hala, depresioaren eta zoriontasunaren artean hesi bat sortzeko gai da diziplina hau.
Diziplina honetan hasi nahi baduzu, Yin Yogako eskolak eskaintzen dizkizugu Kirolklub gimnasioetan. Vinyasa delakoan oinarritutako diziplina honek, asana-sekuentzia bati esker, arreta gorputzean ardazten lagunduko dizu, mugimendua eta arnasketa lotuz.