DATUEN TRATAMENDUA


DATUAK BABESTEKO ARAUDI OROKORRA BETETZEKO EGUNERATU GARA

Datuak Babesteko Araudi Orokorrean xedatzen da zabaldu egin dela gure bazkide/erabiltzaileen datuekin egiten dugun tratamenduari buruzko informazioa emateko betebeharra; hori dela eta, esteka honetan klikatu eta testua irakurtzeko gonbita luzatzen dizugu.

Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan gurekin rgpd@urbaser.com helbidearen bidez.

Estekaren informazioa:

DATUAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Datuak Babesteari buruzko 2016/679 Erregelamendua (EB) betetzeko, KIROLKLUBek datuak babesteko duen politikaren berri ematen dizu.

  1. Arduraduna: KIROLKLUB (URBASER, SA); IFK: A-79524054. Helbidea: Camino de Hormigueras 171, 28031 Madril. Telefono-zk.: +34 91 412 20 00. Fax-zk.: +34 91 412 29 07. Emaila: rgpd@urbaser.com.
  2. Tratamenduak:
  • Sarbide-kontrola: Interesdunak ematen dituen datuak zentroko bazkideekiko/erabiltzaileekiko harremanak kudeatzeko eta mantentzeko tratatuko dira. Bazkideen/erabiltzaileen baimena da legitimazioaren oinarria. Beharrezkoak diren datuak eman ezean, ezingo da izena eman. Ez dago aurreikusita ez datuak lagatzea, ez eta datuak nazioartean transferitzea ere.
  • Informazio- eta komunikazio-bidalketa: Gure zentroari eta zerbitzuei, ordutegiei, eskola-aldaketei eta eskaintzei buruzko informazioa eta gainerako informazio komertziala bidaltzeko tratatuko ditugu datuak. Bazkideen/erabiltzaileen baimena da legitimazioaren oinarria. Ez dago aurreikusita ez datuak lagatzea, ez eta datuak nazioartean transferitzea ere.
  • Kalitatea: Gure zerbitzuak behar bezala ematea eta kalitate-kontrolak kudeatzea da datuak tratatzeko xedea. Helburu horrekin datuak tratatu ahal izateko, alderdien/arduradunaren interes legitimoaren harremana behar bezala bideratu behar da. Arduradunak bere kalitate-sisteman egon litezkeen arazoak eta hobetzeko aukerak ezagutu behar ditu. Ez dago aurreikusita ez datuak lagatzea, ez eta datuak nazioartean transferitzea ere.
  • Banku-helbideratzea: Administrazio- eta kontabilitate-kudeaketa egitea, arduradunak emandako zerbitzuengatiko ordainagiriak eta karguak helbideratzea eta Ogasun Publikoaren ziurtagiriak izapidetzea da datuak tratatzeko xedea. Tratamenduaren oinarria kontratua gauzatzea, arduradunak eskainitako zerbitzuak ematea eta zerbitzuak fakturatzea da. Beharrezkoak diren datuak eman ezean, ezingo da kontratu-harremanik egon. Ez dago aurreikusita ez datuak lagatzea, ez eta datuak nazioartean transferitzea ere.
  • Ariketa fisikoa egiteko gaitasun-galdetegia: Erabiltzaileak galdetegia betez ematen dituen datu medikoak tratatzea eta, hala badagokio, erabiltzaileak zentroko jardueretan parte hartu ahal izateko gaitasun fisikoa duela egiaztatze aldera aurkezten dituen mediku-agiriak tratatzea da datuak tratatzeko xedea. Datuak tratatzeko, pertsona interesdunaren baimena behar da. Beharrezkoak diren datuak eman ezean, ezingo da izena eman. Ez dago aurreikusita ez datuak lagatzea, ez eta datuak nazioartean transferitzea ere.
  1. Kontserbazio-epeak: Harremanak iraun bitartean kontserbatuko dira datuak, horiek ezabatzea eskatzen ez bada. Edonola ere, aplikagarriak diren edo harremanaren ondorioz aplika daitezkeen legezko preskripzio-epeak beteko dira.
  2. Helburu osagarriak: Irudien erabilera: Jardueretan edo bestelako ekitaldietan parte hartuz gero, zure irudiak gure web-orrialdean argitaratu ahalko dira, promozio-xedez. Aurretik jakinaraziko da argazkiak egingo direla, eta interesdunak baimena eman dezake ala ez.
  3. Interesdunen eskubideak: Interesdunek datuak begiratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko eta mugatzeko edo aurkaratzeko eskubideak erabil ditzakete. Horretarako, idazki bat bidali beharko diote KIROLKLUBi (Jose Luis Compañon kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz (Araba)), «datuak babesteko eskubideen erabilera» testua jarrita. Interesdunek aurretik emandako baimena kentzeko eta Kontrol Agintaritzaren aurrean (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, agpd.es) erreklamazioa jartzeko eskubidea dute.